O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango : Amatasunak kolokan
Gaurko saioan, hainbat ahots desberdinen iritziak jaso nahi izan dugu. Amatasunaren eztabaida gurera ekarri nahi izan dugu. Amatasuna bai? Ez? Nola?... Gogoeratarako bidea irekita geratzen da.
Hona hemen gure kide eta lagunekin batera amatasunen inguruan egin dugun hausnarketa:
Zer da amatasuna? Zer da ama izatea? Zerk eramaten gaitu ama izatearen edo ez izatearen erabakia hartzera? Emakume nortasunari, eta honekin batera, ama nortasunari esleitutako ezaugarriak berezkoak dira? Ama gara edo haurrak izaten ditugu? Erabaki pertsonal zein politikoa da? Zaintzak erdigunean daude?…
Erabilitako hainbat erreferentzia:
- Pol Galofreren artikulua https://www.argia.eus/argia-astekaria/2714/pol-galofre-gizon-haurduna
- “Dónde está mi tribu”, Carolina del Olmo
https://www.traficantes.net/libros/%C2%BFd%C3%B3nde-est%C3%A1-mi-tribu
- “Maternidades subversivas”, María llopis, 2015.
https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/maternidades-subversivas
- Guia para una sociedad matriarcal y ecofeminista. Maria Llopis.
https://www.mariallopis.com/portfolio/guia-para-una-sociedad-matriarcal-y-ecofeminista/
- “Convertirse en madre” Elixabete Imaz.
https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=4849600
- Maternidades Cuir. Eva Abril eta Gracia Trujillo.
https://www.editorialegales.com/libros/maternidades-cuir/9788417319922/
- Brigitte vasallo. Desocupar la maternidad artikulua. https://www.pikaramagazine.com/2014/02/desocupar-la-maternidad/
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!