O no será-Edo ez da izango: “Ikusezinean bidaiatzen”, eraldaketa feministarako tresna
Leire Estévez del Palacio Mugarik Gabeko kideak ”Ikusezinean bidaiatzen” gida, eraldaketa feministarako tresna, aurkeztu digu.
Eragileetan feminismoa sartzeko bidai teoriko-praktikoa ezagutuko dugu gaurkoan. Galdera sakon batekin hasita, zergatik feministizatu behar dira kolektiboak edota eragileak?
Heteropatriarkatuarekin amaitzeko, aske izateko feminismoak bizitzako arlo guztiak blaitu beharko lituzkeelako. Eta ikasi dugun moduan, kanpokoa aldatzeko beharrezkoa da barrukoa ere aldatzea, bai norberaren etengabeko errebisioan, baita gure kolektiboetan ere. Finean, pribatua politikoa da, kasu honetan pribatua gure kolektiboak izanik.
Benetako aldaketa burutzeko, Audre Lordek irakatsi zigun bezala “Ez dugu nagusiaren etxea jabearen erremintekin desmuntatuko”, beraz, lanketa handia izan behar da ta ezin ditugu kanpoan dauden logikak eta hierarkiak errepikatu, heteropatriarkatu kapitalistaz oso gurutzatuta gaudela identifikatu behar dugu.
Horren harira, gaur beste proposamen bat ezagutuko dugu, “Ikusezinean bidaiatzen. Eraldaketa feministarako Antolakundeko aldaketa” proposamena.
Saioan zehar entzun ditugun abestiak:
- Mercedes Sosaren “Todo cambia”
- Annekdotas taldearen “Kalamarmen”
- Errekaleor auzo askeak 2019an martxoaren 3rako grabatutako “Oroimenaren barrikada”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!