O no será-Edo ez da izango: Anorexia genero ondoeza gisa
Gaurko irratsaioan Amaia Lekunberrirekin mintzatu gara, anorexia ikuspegi feminista batetik egin zuen tesiaren harira.
Gaurko irratsaioan Amaia Lekunberri Ansolarekin hitz egin dugu. Bera fotokazetaritzan eta argazkigintza dokumentalean espezializatutako kazetaria da, genero ikasketetan aditua, eta gaur egun Argia-ko kazetaria. Hala Bedin entzun ahal izan dugu lehenago ere, baina gaurkoan, gure irratsaiora ekarri nahi izan dugu bere tesiaren inguruan hitz egiteko: “Anorexia, gorputzaren birkonkista, pasarteak genero-binarismoaren arrakaletan zehar”. Amaiak anorexia genero arazo bat bezala ulertua izatearen inguruan ikertu egin du. Horrela, diskurtso mediko biktimizatzailea eta anorexiaren inguruan dagoen uste orokorra diskurtso feministarekin kontrajarri ditu.
Lekunberrik anorexia deklarazio politiko gisa ulertzen du, mikromatxismoen pilaketa baten kontrako erantzuna. Diskurtso medikoak ardura emakumeen gain jartzen du baina Lekunberrik argi dauka auzi politikoa dela. Emakumeen artean elikadura desorekak ez dira kontu berria; aitzitik, historia osoan zehar emakumeen patua ez onartzeko estrategia izan da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!