Oier Gomez agurtzeko deialdiak
Larriki gaixorik zegoen Oier Gomez euskal preso politiko ohia larunbatean hil zen, 04:30ean. Orain dela bi astetik ospitalean zegoen, haren osasun egoerak okerrera egin ostean, eta ordurako medikuek ohartarazia zuten preso ohiaren egoerak ez zuela hobera egingo. 35 urte zituen, eta Gasteizkoa zen.
Asteazkenean ehortziko dute haren gorpua, Miarritzen. Boulevard Marcel Dassaulten egingo dute hau, omenaldi batekin lagunduta. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, ohar batean, bertara joateko deia egin du: «Lagunek eta senideek deitutako ekitaldi edo mobilizazio guztietara batuko gara».
Gorpua ehortzi arte, igandean eta asteartean beilatokia 14:00etatik 19:00ak arte irekita egongo da, Baionako Funerarium-en (Baltet karrika, 19).
Bitartean, mobilizazio ezberdinak daude deituta:
- Gasteizen, mobilizazioa eta batzar informatiboa egingo dute astelehenean 19:00etan Andra Maria Zuriaren plazan: Sortu Gasteizek eman du deialdiaren berri sare sozialetan.
- Egun berean, astelehenean, 13:00etan mobilizazioa egingo dute Gasteizko Kanpusean: Unibertsitateko Ernai taldeak eman du deialdiaren berri.
- Larunbatean, otsailaren 2an, manifestazioa deitu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak 18:30ean Gasteizen, Bilbo plazatik abiatuta.
Igandean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak manifestazioa egin zuen Baionako kaleetatik eta elkarretaratze batekin amaitu dute. 120 lagun inguru bildu ziren, antolatzaileen hitzetan.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
