• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Besteak > Madrilera bidean dira Barbado eta Zelaia, Armiñonen agur beroa jaso ostean

Madrilera bidean dira Barbado eta Zelaia, Armiñonen agur beroa jaso ostean

 20 urtarrila, 2021  Erredakzioa InBesteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Madrilera bidean dira Barbado eta Zelaia, Armiñonen agur beroa jaso ostean sarreran

Aiaraldea eta Gasteiztik abiatutako dozenaka kotxe hubildu dira mugara, ostegunean hasiko den epaiketaren atarian bi gazteei babesa adierazteko.

Ostegun honetan, urtarrilaren 21ean, hasiko da Madrilgo Audientzia Nazionalean Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarren aurkako epaiketan.

Epaiketa bera salatzeko eta gazteei elkartasuna adierazteko, hamaika ekimen egon dira azken egun eta asteetan Arabako zein Euskal Herriko txoko ezberdinetan, tartean, aurreko larunbatean Gasteizen egin zuten herrialde mailako manifestazioa.

Azken elkartasun ekimena, Barbadok eta Zelaiak bidean topatu duten sorpresa izan da. Behin herrialdeko muga gainditzeko zorian zeudenean, bi gazteen aldeko ekimena egin dute Gasteiztik eta Aiaraldeatik hurbildutako hamaika lagunek Armiñonen. ekimen xumea izan da, non bi gazteak presente egon diren lagun, senide, bizilagun eta militante ezberdinen babesa jasoz.




Ostegunean, manifestazioa

Urtarrilaren 21ean eta 22an izango da arabarren aurkako epaiketa Audientzia Nazionalean, Duranan aurkitutako kohete batzuen harira Ertzaintzak bi gazte arabarrak atxilotu zituenetik bi urte betetzen direnean. Orain, fiskaltzak 8 urteko espetxe zigorra eta 7 urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du gazte bakoitzarentzat.

Eskaera jakin eta gutxira ANkerkeriari STOP herri-ekimena sortu zen Gasteizen zein Amurrion eta epaiketaren egunetan, mobilizazioak egogno dira Gasteizen zein Amurrion:

  • Gasteiz. Osteguna 21. 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
  • Amurrio. Ostirala 22. 18:00etan Herriko plazan.

Bien bitartean eta epaiketaren eguna iritsi arte, 3.000 sinadura inguru bildu dituen atxikimendu kanpainak aurrera darrai  www.ankerkeriastop.eus webgunean ireki duten atarian.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Jokin (Zaldibar Argitu) : “Hau gure gainera erori zen baina kausek hor jarraitzen dute eta bihar beste edonon antzeko zeozer gertatu daiteke”
“Ibamos a grabar en marzo y al final grabamos en junio, es curioso que el disco se llame “The Omen” y todo haya sido un presagio oscuro” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT