Maccabi eta Hapoelen aurka mobilizatuko dira Gasteizen
Baskoniako zuzendaritzak Hapoel Tel Aviven aurkako Euroligako partida abonatuentzat soilik irekitzea erabaki du. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta Indar Baskoniak boikoterako deia zabaldu dute, eta bihar 19:00etan mobilizazioa deitu dute Andra Mari Zuriaren plazan.
Hapoel Tel Aviv talde sionistaren aurkako partida ikusi ahalko dute Baskoniako abonatuek. Horrela erabaki zuen klubeko zuzendaritzak joan den astean: soilik abonatuek ikusi ahalko dute bihar jokatuko den Euroligako partidua, eta sarrerarekin batera NANa erakutsi beharko dute Araba Arenan sartzeko.
Palestinarekin Elkartasunak eta Indar Baskoniak zuzendaritzaren erabakia gaitzetsi dute. Adierazi dutenez, klubak ez du inolako interesik Israelgo entitate sionistarekin harremanak eteteko. Duela hilabete gogorarazi zutenez, Israelek talde horiek enbaxadore gisa erabiltzen ditu, nazioartean bere irudia legitimatzeko eta bere izaera kolonialista eta supremazista ezkutatzeko asmoz. Baskoniaren zuzendaritzaz gain, Euroliga, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala seinalatu dituzte egoeraren aurrean ezer ez egiteagatik.
Palestinarekin Elkartasunak eta Indar Baskoniak partida bertan behera geratzea exijitu dute, eta abonatu guztiei boikota egiteko deia egin diete. Plataformak talde sionisten aurka mobilizatzeko deia zabaldu du, eta bihar arratsaldeko 19:00etan manifestazioa deitu du Andre Maria Zuriaren plazan. Gogorarazi duenez, joan den udaberrian egindako mobilizazioari eta borrokari esker lortu zen aurreko denboraldian talde horien aurkako partidak ateak itxita jokatzea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
