Kurucsen adierazpen matxistak salatu dituzte
Rodions Kurucs Baskoniako jokalariak indarkeria matxistaren inguruan egindako adierazpenak gaitzetsi dituzte Gasteizko hainbat eragile eta saskibaloi taldek. 2019an bikotekidea itotzen saiatzeagatik eta erasotzeagatik atxilotu zuten.
Baskoniako jokalaria den Rodions Kurucsek indarkeria matxistaren inguruan egindako adierazpenak salatu dituzte hainbat eragile eta saskibaloi taldek. Azaldu dutenez, Baskoniako jokalariak indarkeria matxista gutxietsi du sare sozialetan eta irratian emandako elkarrizketa batean. Gaurko agerraldian gogorarazi dutenez, 2019an atxilotu zuten bikotekidea itozen saiatzeagatik eta erasotzeagatik. Kurucsek bere kasua baliatu du abusua “bi norabideko fenomenoa” dela esateko eta “gizon asko bidegabe erruduntzat jotzen direla” adierazteko.
Eragileek gezurtatu egin dute salaketa faltsuen inguruan zabaltzen den diskurtsoa. Salaketa faltsuak “emakume askoren testigantza eta bizi duten indarkeria sistematikoki zalantzan jartzeko erabiltzen” direla adierazi dute, benetako arazoa lausotuz. Era berean, diskurtso erreakzionarioak gero eta normalizatuagoak daudela salatu dute.
Baskoniako jokalaria izanda Kurucsen hitzek erantzukizun berezia dutela seinalatu dute: “bereziki larria da horrelako mezuak oihartzun handia duen kirolari erreferente batek zabaltzea. Kirola balio sozialak transmititzeko eta erreferenteak sortzeko espazioa garrantzitsua da”. Zentzu horretan, Baskoniari neurriak hartzeko eta diskurtso matxisten aurka posizionatzeko eskatu diote.
Itaia Gasteiz, Amarauna Basket Fem, Indar Baskonia, Ecagas, CB Siberia Gasteiz, Jotake, Elemento Sport Lakua eta Urgatzi 1. Nazional Senior Mutilak-ek sinatu dute irakurritako deklarazioa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
