Martxoaren 3ko “errepresio bortitza” judizialki aitortzeko prozedura abiatu du Arabako Fiskaltzak
Espainiar Estatuko Fiskaltza Nagusiaren babesarekin abiatu du prozedura Arabako Fiskaltzak. Bere esanetan, 1976ko martxoaren 3ko biktimen aitortza eta erreparazioan aurrera egiteko bidea irekitzea du helburu. Martxoak 3 elkarteak adierazi du beren aldarrikapenak haratago badoaz ere ”ongi etorria” litzatekeela “egia judiziala”.
