Elkarrizketa txikien garrantzia
Aurreko astean izandako mintegi baten harira, azken egun hauetan bertan landu zen gaia burutik kendu ezinean nabil: jokabide suizida. Bi aditu izan genituen gaia lantzen. Irakasle ugari entzule. Gure 15 eta 19 urteen arteko gazteen heriotzen bigarren arrazoia dela aipatu zuten minbiziaren atzetik. Azken urteetan, pandemia garaitik bereziki, komunikabideetan gazteen artean suizidioak gora egin duela […]