Adinekoen zaintzak duintzeko
Ez, titulu honekin, eta gezurra badirudi ere, ez dut “pandemiaren” inguruan hitz egin nahi. pandemia baino askoz lehenago bazegoelako arazo estrukturala zainketetan.
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 1. artikuluak, honela dio: “Gizaki guztiak, aske jaiotzen dira, eta berdinak dira, duintasun eta eskubideetan”. Nazio Batuen Erakundeak, gobernuei eskatu zien pertsona orok “tratu duina jasotzeko eskubidea” . Baina, gauza bat da gomendatzea, eta beste bat, oso desberdina, enkargatzea.
Izan ere, Araban, adinekoen arretak, murrizketa handiak jasan ditu azken urteetan. Gizarte osoa kezkatzen duen zerbait da, eta bereziki “Pentsiodun Mugimendua”, errealitate hori zuzenean bizi eta ezagutzen duelako. Horrexegatik, pasa den ostiralean,Urriaren 1ean, mobilizatu egin da Nagusien Eguna zela eta.
Gaur egun, Arabako biztanleriaren %20 baino gehiago 65 urtetik gorakoa da. Eta gora egingo du hurrengo hamarkadetan. Beraz, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea gaur-gaurko betebeharra da,
Aipatutako murrizketek eragin dute (beste murrizketen artean): mendekotasunaren arretan, euskal osasun-sistema publikoan, adinekoei ematen zaien osasun-laguntzan…
Sistema publikoan, geriatra-plazak sortzea, gainditu gabeko ikasgaia da, eta, zalantzarik gabe, plaza gehiago izateak egoera hobetu egingo luke,
Gainera, sektore honetako langileek, bizi duten egoera eskasak, gaiztotu egiten du irtenbidea. Sektore feminizatua dugu aurrean, bai, hitzarmen probintzialik gabea, hilean mila euro baino gutxiago, kobratzen duena.
Konponbideak planteatu beharko dituzte, gero eta garrantzitsuagoa den sektore batean, non denok– lehenago edo geroago– aurkituko garen,
Bukatzeko, justizia eta duintasun kontua da sektore horretara bideratzen diren baliabideen funtsezko hobekuntza eskatzea. Haiek ez ezik, gure seme-alabek ere eskertuko digute.
Ana Tere Diaz
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!