• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Hala Bedi Legebiltzarrean egongo da bihar, Jaurlaritzak Mozal Legea aplika ez dezan exijitzeko

Hala Bedi Legebiltzarrean egongo da bihar, Jaurlaritzak Mozal Legea aplika ez dezan exijitzeko

 24 apirila, 2018  Erredakzioa  Iruzkinak desaktibatuta daude Hala Bedi Legebiltzarrean egongo da bihar, Jaurlaritzak Mozal Legea aplika ez dezan exijitzeko sarreran

Apirilaren 25ean, Hala Bedik hitza hartuko du Eusko Legebiltzarrean eta Arabako hedabide librearekin batera egongo dira Eleak/Libre dinamika eta Kaleratzeak Stop Araba. Mozal Legea indargabetu ditzatela exijituko dute hitzartze ezberdinetan.

Aurreko astean eman genuen berria: Hala Bedik auzitara eramango du Eusko Jaurlaritza, kazetari bati Mozal Legea aplikatzeagatik. Ia urtebeteko prozesuaren ostean, Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kazetariari ezarritako isuna berretsi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Mozal Legeak zigortutako Euskal Herriko lehen kazetaria izango litzateke Hala Bedikoa. Baina prozesu judizial luze honetan, geldialdi bat egingo du 35 urte betetzen dituen hedabideak: 13:30etatik aurrera, Saenz de Buruaga bera, haren abokatua eta Hala Bediko beste kide batek hartuko dute hitza. Kasua azaldu, arlo juridikotik esposatu eta kazetarien adierazpen askatasuna bermatzeko neurriak hartu ditzatela exijituko du.

Eleak/Libre dinamikak soberan daki zer den lege arrotz honen aurka borrokatzea. Behin eta berriz eskatu dute bertan behera uztea eta euskal instituzioek hau ez aplikatzea, baina alferrik. Honen aurrean, desobedientzia aldarrikatzen jarraitzen dute eta  zigortua izanez gero aholkularitza emateko prest daude. Gogoratu beharra dago, Gasteizen, gutxienez, 725 aldiz aplikatu duela Udalak Mozal Legea, nahiz eta hau praktikan ez jartzeko konpromisoa hartu Urtaranen gobernuak.

Ikasturte honen amaieran, Mozal Legea apliatu zioten Kaleratzeak Stop Arabari. Elkarteko sei ekintzaile zigortuak izan ziren 2016ko kaleratze bat ekiditzen saiatzeagatik; isuna ez ordaintzeko erabakia hartu zuten, eragile ezberdinen babesarekin.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← “30 urte” oholtza gainean islatuta
Despedido un trabajador de la empresa que gestiona las depuradoras por reivindicar sus derechos →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT