• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Besteak > Manifestazioa deitu du Ernaik goizeko atxiloketak eta Ertzaintzaren oldarraldia salatzeko

Manifestazioa deitu du Ernaik goizeko atxiloketak eta Ertzaintzaren oldarraldia salatzeko

 17 urria, 2019  Erredakzioa InBesteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Manifestazioa deitu du Ernaik goizeko atxiloketak eta Ertzaintzaren oldarraldia salatzeko sarreran

Ehunka ikasle batu dituen manifestazioaren ondotik, Ernaiko kideek trenbidea moztu dute Gasteizko tren geltokiaren parean "gazteok independentzia" leloa daraman pankarta batekin. Ertzaintza gazteen aurka oldartu eta 17 pertsona atxilotu ditu. 19:30etarako deitu du manifestazioa Ernaik Gasteizko tren geltokitik.

19 izan dira Ertzaintzak gaur gasteizen atxilotutako gazteak, Ernaik deitutako manifestazioaren ostean trenbidea mozten ari zirenen aurka oldartu ostean. Bortizki egin dupoliziak manifestarien aurka eta tentsio uneak bizi izan dira.

Lakuara eraman dituzte atxilotu guztiak, tartean adingabeko asko. Gutxinaka ari dira atxilotuak askatzen eta oraindik hainbat gazte daude komisaldegi barruan. Ernaik manifestazioa deitu du 19:30etan Gasteizko tren geltokitik. “Ez dugu onartzen! Euskal Gazteria Aurrera!” lemapean atxilotu guztien askatasuna exijituko dute.

Manifestazio jendetsua

12:00etan abiatu da “Ez dugu onartzen” lemapean Andra Mari Zuriaren plazatik Ernaik antolatutako manifestazioa. Goizetik paroak deitu dira ikastetxeetan eta ehunka ikasle batu dira deialdira.

“Espainiar autoritarismoaren eta INjustiziaren aurka” hartu dituzte kaleak, Altsasuko gazteen aurkako epaia eta erreferendumaren ondotik epaituak eta zigortuak izan diren buruzagi independentisten aurkako epaia salatu dituzte horrela. “Herrien autodeterminazio eskubidea” ere aldarrikatu dute.

Foru plazan bukatu da manifestazio jendetsua eta jarraian ehunka gazte elkartu dira Gasteizko tren geltokiaren parean  trenbidea mozteko.

Ertzaintzaren karga

Trenbidea moztu bezain laster Ertzaintza agertu da eta gazteek tren-geltokitik ospa egingo zutenean, haien aurka oldatu dira ertzainak.

Hasierako zenbaketa baten arabera, 17 gazte atxilotu ditu guztira Ertzaintzak eta eskuburdinak jarri dizkiete.

https://twitter.com/1234567ale9/status/1184795763177644032?s=19

Hala Bediko kazetari baten aurkako erasoa

Ertzaintza gazteak atxilotzen zegoenean, polizietako bat Hala Bediko kazetari baten aurkao oldatu eta bultza egin dio.

Hala Bediko kidea kazetari gisa identifikatu ostean, Ertzaintzaren erantzuna hurrengoa izan da: «Eres periodista, pero eso no te da derecho a muchas cosas».

Atxilotutako gazteak tren geltokitik atera dituzte pic.twitter.com/ZsTjDQGKBC

— Hala Bedi (@halabedi) October 17, 2019

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← CCOO denucia la duplicidad en los servicios de mantenimiento de la Escuela de Enfermería de Txagorritxu
Ehunka gaztek Gasteizko kaleak hartu dituzte “Espainiar autoritarismoaren” aurka →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT