Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 61 – ARIMAK SUTAN (10-09-05)
Aste honetan, duela denbora bat grabatutako sesio dotore bat aurkezten dizuegu. Nahiz eta esatari hasiberri hauen hitz-jarioa oso arina ez izan, kanten aukeraketa merezi duelakoan gaude. Gaurko programan lau atal entzun ditzazkezue: hasieran, blues eta R&B-aren lurpeko doinuak entzungai; jarraian, soul, funk eta disco estilo garatuagoak dantzatzeko; erdialdean, afro eta latin estiloak epeltzen joateko; eta amaiera partean, rocksteady, reggae, ska eta dancehall bezalako estilo beroak aldakak zein arimak sutan jartzeko. Babestu eta zabaldu barnean dituzuen altxorrak!
0- The Politicians – The world we live in 1- Ray Charles – Don’t set me free 2- Howlin’ Wolf – Poor boy 3- Big Mama Thornton – I smell a rat 4- Fats Domino – I’m ready 5- Brenton Wood – Oogum boogum 6- Bunny Sigler – Let the good times roll 7- Kenny Smith & The Fox Fire Band – Here comes the law 8- Gino Dentie – Movin’ 9- Manu Dibango – Out of score 10- Latin Dimension – Mr. Mod 11- The Melodians – Swing and dine 12- Jump With Joey – Dancin’ feet 13- Alton Ellis – Give me your love 14- Dennis Brown – Your love gotta hold on me
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!