Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 429 – mugaren ertzean
Uhinak eta burmuinak astintzeko abesti aparten sorta berria osatu dugu. Egunerokotasunaren zamak arintzeko eta bizitzaren nahigabeak baretzeko kanta bereziak bildu ditugu. Gaurko programan aditu ditugunen artean, R&R instrumentala, R&B mambozalea, garage zikina, psikodelia garageroa, balada psikodeliko bat, soul bortitza, funk aldarrikatzailea, funk-soul heldua, funk-soul sutsua, euskal R&R garaikide itxaropentsu bikaina, brasildar harribitxi gozo pare bat, eta amaiera partean, roots reggae rastafari dosi bikoitza. Sakondu gurekin musika herrikoien istorian! (irudia: Jeff Lee Johnson)
0- The Cherokees – Uprising 1- Andre Williams – Mozelle 2- Tandoori Knights – Tandoori dolly 3- Odyssey – Little girl, little boy 4- D. R. Hooker – Forge your own chains 5- Wilson Pickett – Toe hold 6- Johnnie Taylor – I am somebody pt.I 7- Erma Franklin – I don’t want no mama’s boy 9- Smiling Hard – Fire to the galleon 10- Lie Detectors – Nuevo lugar 11- Guts – Nosso carimbo e do mundo 12- Viva Brasil – O bode 13- Linval Thompson – Long dreadlocks 14- The Wailing Souls – Can’t catch me
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!