Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 294 – musikaren B aldetik
Hamaika herrialdetako hamaika musikari, hamaika estilotako hamaika soinu… Gurean, hainbat artista eta hauen inguruko zenbait istorio entzuteko eta gozatzeko aukera zabaltzen dugu. Honetan, Indiako sitar-funk estiloa abiapuntu hartuta, blues atsekabetua, R&B arina, rockabilly sakona, 60ko psikodelia baikor onirikoa, pop herrikoia, crooner bat edo beste, funk-rock kartsua, afro-twist dantzagarria, boogaloo mamitsua, rocksteady dinamikoa, eta sorta borobiltzeko, disco-reggae lasai erakargarria. Eromena atzeratzeko moduko beste abesti bilduma barneragarria! Adizu!
0- Ananda Shankar – Streets of Calcutta 1- John Lee Hooker – Harry’s philosophy 2- Gino Parks – Bliberin’ bablin’ blues 3- Bobby Wall with Howard Biggs & Band – Baby it’s too much 4- Kip Tyler & the White Fronts – Surfer’s lament (Eternity) 5- Wayne Fontana – Waiting for a break in the clouds 6- Jocelyne Jayca – Time 6- Frank Sinatra – Bim bam baby 7- Bruno Lomas – Yo soñé 8- The Osmonds – Hold her tight 9- Orquesta Harlow – Groovin’ to the afro-twist 10- Willie Bobo – Juicy 11- The Gaylads – Soul beat 12- Family Choice – Reggae beat goes on
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!