Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 291 – ilunantzaren dirdirak
Atsegin handiz aurkezten dizuegu gure aste honetako saioa. Louisianako blues zingiratsua abiapuntu hartuta, rockabilly melodramatikoa izan dugu entzungai. Ondoren, funk, pop eta soul estiloei egin diegu tarte. Erdibidean, Jack Hammer-en Brave new world disko gomendagarriaren aurkezpena (mundu basati berri batean bizi garelako), eta Arthur O’Shaughnessy-ren We are the music makers (1873!) olerkiaren itzulpena (musika mundu horri aurre egiteko balio digulako). Ondoren, garage, soul, jazz, eta boogaloo soinu mutagenikoak. Eta bukatzeko, jamaikar rocksteady goxoki pare bat. Zuen gozamenerako programa betea! Ale hop!
0- Capricorn College – Mab mystic woman 1- Little Walter – I hate to see you go 2- Ray Stevens – Laughing over my grave 3- Gal Bernal – The dogs 4- Pete Parker – I can’t stop loving my baby 5- Ron Gray – Hold back the sunrise 6- The Bats – On the waterfront 7- Jack Hammer – Switch blade operator 8- Louie Ramirez – Boogie man (el hombre cuco) 9- Bobby Quesada & Band – Bataola boogaloo 10- Delroy Wilson – Run run
11- The Soul Two – Puppy love
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!