Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 288 – itzalak arakatzen
Hementxe gure azkenengo orduBETEa. Gauza bakarra bermatzen dugu gurean: soinu mutanteak. Kanten aukeraketa, betiko ildotik, munduko hainbat txokotako estilo musikal ugaritik doa. Gaurko programa (ere), blues-ean jaio, erdian, funk, soul, garage, eta psikodeliatik igaro, eta azkenik, doinu latinoen aitzakia hartuta, tropikoetako irlaren batean “hilko” gara. Gure iritziz entzutea merezi duten (eta berjaiotzeko moduko) kanta ederrak dira. Eta eroso sentitzen gara aniztasun kaotiko honetan, gogoko dugun musika zuekin partekatzen dugun bitartean. Ea gaurkoarekin dantzatzen duzuen. On egin!
0- Capricorn College Brass – Capricorn college 1-Bo Diddley – The great grandfather 2- Gino Parks – Same thing 3- Blerta – Bankman 4- Cerebro – Pesadilla 5- Rudy Ventura – Sigo soñando 6- Los Puntos – Siento el dolor 7- Legend – National gas 8- Gene Megs – Hong Kong Blues Bossa Nova 9- Tico Chicoma y su Orquesta – Gran combo boogaloo 10- Sylvia Telles Samba De Uma Nota So 11- Sérgio Ricardo – A Fabrica 12- Clancy Eccles – Freedom 13- Anthony Johnson – I’m coming home
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!