Erraietatik: “Tenemos la gran responsabilidad de hacer frente al relato hegemónico con inteligencia”
Otsailetik apirilera, Metromuster ekoiztetxe-kooperatiba katalanaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte Gasteizko ZAS Kultur Espazioan. Aitzaki horrekin, ERRAIETATIK irratsaiora ekarri dugu Xavier Artigas, proiektuko kide eta sortzailea, eta apirilaren 19ean Gasteizen hitzaldia eskeiniko duena. ‘Cultures Audiovisuals Emancipadores’ leloa oinarri hartuta, ikusentzunezko kultur emanzipatzailea praktikara eraman du proiektu independente honek eta hurbiletik ezagutu nahi izan dugu.
2011. urtean, Bartzelonako 15M mugimenduaren ikusentzunezko lanetan ibili ziren Metromuster-ko kide batzuk, tartean, Xavier Artigas bera. Horren aurretik, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen aldeko apustua egina zuten, kooperatiba gisa sortu zenean. Ostean, kalitate eta hedapen handiko dokumental ezberdinen produkzioan buru-belarri ibili dira: ‘[No-res], vida i mort d’un espai en tres actes’ (2013), ‘Termitas, el observatorio DESC y el litigio estratégico del caso Bárcenas‘ (2014), ‘Ciutat Morta’ (2014), ‘Tarajal: Desmuntant la impunitat a la frontera sud’ (2016) edo ’12 d’octubre. Cultura de l’Odi i Legítima Autodefensa’ (2017).
Eta bitartean, eraldaketa sozialarekiko konpromisoa eta herri mugimenduekin harreman estua mantendu du ekoiztetxeak: mugimendu sozialen zein CUPen spot ezberdinak eta musika talde batzuen bideoklipak ere egin dituzte.
Elkarrizketa honetan gai ezberdinen inguruan aritu gara Xavier Artigasekin: Metromuster proiektuaren jatorria, izaera eta ibilbidea, kooperatibismoaren aldeko apustua, mugimendu sozialak eta ikusentzunezkoen zein komunikazioaren garrantzia, besteak beste.
-
Erraietatik: "Tenemos la gran responsabilidad de hacer frente al relato hegemónico con inteligencia"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!