Erro ta berri: World Music Charts Europe 2020
World Music Charts Europe (WMCE) 1991ko maiatzean sortu zuten 11 herrialdetako 11 irrati-ekoizlek. Orain, hilean behin, Europako hogeita lau herrialdetako irrati-World Music espezialistek egungo nobedadeetatik hamar gogokoenak aukeratu eta izendapenak datu-base batean prozesatzen dira, lehenengo sailkatuekin World Music Charts Europe zerrenda argitaratzeko. Gaur, WMCE zerrenda hartuta, 2020ko disko onenak zeintzuk izan diren ezagutuko dugu. Erabilitako kantak:
1) Sharhabil Ahmed “Argos farfish”, 2) Nelia Safaie “I’m another Nakisa”, 3) Trio Tekke “Tempest of the dawn”, 4) Aziza Brahim “Hada jil”, 5) Maria Kalaniemi & Eero Grundström “Erämorsian”, 6) Maria Mazzotta “Rosa canta e cunta”, 7) Amira Medunjanin “Što je tužna tako ova noć”, 8) Santrofi “Africa”, 9) Mahsa Vahdat “Farewell”, 10) Tamikrest “Azawad”, 11) Damir Imamović “Poljem se vija Hajdar delija”, 12) Sam Lee “The garden of England (seeds of love)”, 13) Lina & Raül Refree “Medo”, 14) Lina & Raül Refree “A mulher que já foi tua”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!