Tarteka: TARTEKA [3 x 02] Liam McDonnell
Liam McDonnell “You Are Still You” (2024)
Liam McDonnell (Gasteiz, 1998). Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Emanaldien masterra eginda, azken urteotan argazkigintza, musika eta zineman aritu naiz. Musika bideoen zuzendari gisa, tokiko artista ezagunentzat lan egin dut, besteak beste, Hofe, Silitia, Sal Del Coche, Sara Zozaya eta Airurentzat.
Musikari dagokionez, Bilboko Full Cab indie rock taldeko abeslaria eta frontmana naiz, eta azken bi urteetan tokiko artistakideekin lankidetza ezberdinak izan ditut abeslari gisa. Lau urteko ibilbidean, taldeak arrakasta eta aitorpena lortu ditu, eta 2025ean “Full Cab” izeneko disko berria kaleratuko dugu, gure soinua birdefinituz.
“Creo que ha sido un proyecto profundamente personal trabajado de una manera universal. He conseguido lidiar con un tema que estaba evitando tratar; y no se me ocurre mejor forma de abordar el tema que no sea a través de un proyecto artístico.”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!