Tarteka: TARTEKA [2 x 06] June Crespo
June Crespo “Baskularra” (2024)
June Crespo Iruñarra Arte Ederretan lizentziatu eta Soren eta Ikerketa Masterra egin zuen EHUn. Gaur egun unibertsitate beraren zein Biarritzeko École supérieure d’art Pays Basque eskolan hainbat klase ematen ditu. Bakarkako erakusketa ezberdinak egin ditu, hala nola Madrileko CA2M Vieron su casa hacerse campo, edo ARTIUM Museoa Helmets erakusketan edota gaur ekarriko dugun Vascular erakusketa Bilboko Guggenheim museoan.Taldeko erakusketak egin ditu Frantzian, Tenerifen, Leonen, Parisen, Bartzelonak, Italian, besteak beste. Hamaika sari jaso ditu: María José Jove Fundazioaren Nazioarteko VII. Arte Saria (2019), Arte Plastikoetako Begi Kritikoaren Saria (2018), Botín Fundazioaren Visual Arts Grant Saria (2018) edo Gure Artea Saria (2013). Aipatzekoa 2022an Veneziako 59. Bienalaren erakusketa nagusian —The Milk of Dreams— erakusketan egon ziren ikusgai.
“Materialak nahastean sortzen den harremanak esanguratsuak bihurtzen dira obretan. Ohialek eta arropek geruza afektiboa gehitzen diote material industrial zurrunei.”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!