Erro ta berri: Tara Fuki, Ötödik Évszak, Mónika Lakatos, Lluís Llach…
Europa Ekialdeko musika berriak entzungai gaurkoan: Txekiar Errepublika, Eslobakia, Hungaria, Polonia… Amaitzeko, Gasteizko martxoaren 3ko gertakizunak oroitze aldera, Lluis Llachen Campanades a morts requiema oso osorik entzungo duzue. Abesti-zerrenda:
1) Tara Fuki “Lej, lej, lej”, 2) Tara Fuki “Kdyby”, 3) Tara Fuki “Z wiatrem”, 4) Miriam Kaiser “Volavka”, 5) Lajkó Félix & Band “Ocean liner”, 6) Ötödik Évszak “Lefelé folyik a Tisza”, 7) Ötödik Évszak “Zobor”, 8) Mónika Lakatos “Pálinka”, 9) Mónika Lakatos “Lolí coxá”, 10) Lluis Llach “Campanades a morts”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!