Poeta madarikatuak: Poeta madarikatuak | Misterioz jositako literatura [1×14]
Irudiak: Agatha Christie desagertu zeneko berriak (ezkerraldean), Daphne du Maurierren erretratua (eskumaldean).
Ongi etorri Poeta madarikatuak irratsaiora, Hala Bediko literatura irratsaiora, hain zuzen ere! Prest zuen literaturari buruzko jakintzak handitzeko? Beno, hori da gure helburua, lortzen dugun edo ez zuek esango diguzue! Eta, gaur zer tokatzen da? Gogoratzen duzue zein zen gaurko mintzagaia?
Beraz, hauxe bota genizuen aurreko astean: beltza izango da saioaren kolore nagusia, Agatha Christie, Daphne du Maurier, Stieg Larsson edo Henning Mankellen izenak presente egongo dira eta lainoa, iluntasuna, hilketak, misterioak, odola…beno, ez da batere zaila ezta? Misteriozko eleberria edo eleberri beltza izango da gaurko gaia!
Ba, nola landuko dugu eleberri beltza edo misteriozkoa? Ba betiko moduan, sarrera honetan eleberri beltz ia orok dituen ezaugarriak aipatuko ditugu eta lan garrantzitsuenak zerrendatuko ditugu. Atzerriko literatura sekzioan, Iban Ruiz de Gauna dugu berriz, Sue Graftonen B de bestias eleberriaz jarduteko. Literatura feminista atalean Daphne du Maurier eta Agatha Christiez arituko gara eta azkenik, aspaldiko partez, bitxikerien atalean argitu gabeko misterioak azaleratuko ditugu. Ba, hortxe duzue gaurko plangintza! Misterioetan murgiltzeko prest?
Abestien zerrenda:
- Odyssey – Kyuss (Welcome to Sky Valley, 1994).
- Bizitzea – Kashbad (Kashbad, 1996).
- Carpe Diem – Nebula (Atomic Ritual, 2003).
Liburuen/pelikulen zerrenda:
- The adventures of Sherlock Holmes – Arthur Conan Doyle (1887).
- Stron Poison (1930), The Nine Taylors (1934), Gaudy Night (1936) – Dorothy Sayers.
- B is for burglar (B de bestias) – Sue Grafton (1985).
- Murder on the Orient Express (Orient-Expresseko hilketa) (1934) – Agatha Christie.
- Murder on the Orient Express (pelikula) – Sidney Lumet (1974).
- Rebecca – Daphne du Maurier (1938).
- Rebecca – Alfred Hitchcock (1940).
- Millenium saga – Stieg Larsson (2005-2015).
Liburu-azalak: saioan jorratutako liburuetako batzuk.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!