Poeta madarikatuak: Poeta madarikatuak | Kortseak, idazlumak eta emakumeen borroka [1×03]
Gaurkoan, Dalloway andrea hementxe izango dugu, Jane Eyreren abentura gorabeheratsuak ezagutuko ditugu edo fikzioa eta fantasia uztartzen dituzten eleberriek bere tartetxoa izango dute, izan ere, Ingalaterrako paisaia orlegi eta euritsuetara bidaiatuko dugu! Egun, Ingalaterrako XIX. eta XX. mendeko idazle kostunbristak landuko ditugu, haien artean aipagarrienak Virginia Woolf, Emily Brönte, Charlotte Brönte eta Anne Brönte direlarik. Soilik emakumeez mintzatuko gara, garai horretan euren lana goraipatzea eta balioan jartzea beharrezkoa ikusten dugulako eta sakonago sartu nahi dugulako bai haien biografia interesgarrietan bai haien lanen mamian.
Horrenbestez, Virginia Woolf eta Brönte ahizpen bizitzetan murgilduko gara eta haien obra gogoangarrienak komentatuko ditugu, eta Dalloway andrea bizitzara ekarriko dugu gure kolaboratzaileen ahots xarmagarrien laguntzaz. Horretaz gain, Virginia Woolfen ahotsa entzuteko abagunea izango dugu, Viktoriar Aroko berezitasunak ezagutuko ditugu eta Brönte ahizpek egurrezko soldadu batzuekin asmatutako mundu fantastikoak liluratuko gaitu. Ongi etorri soineko eder, kortse hilgarri, idazluma zorrotz eta emakumeon eskubideen aldarrikapenen garaira.
Abestien zerrenda:
- Balones fuera – Accidente (S/T, 2011).
- Craftsmanship – Virginia Woolf (BBC, 1937).
- Say hello – Fuzz (Fuzz II, 2015).
Liburuen zerrenda:
- Dalloway andrea (1925), Farorantz (1927), Orlando (1928), Gela bat norberarena (1929) eta Olatuak (1931) – Virginia Woolf.
- Gailur ekaiztsuak – Emily Brönte (1847).
- Jane Eyre – Charlotte Brönte (1847).
- Agnes Grey – Anne Brönte (1847).
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!