Hiru kortxea: Pela “Ni tan rápido ni tan sucio” eta Kabbalah taldearen “The Omen”
Elkarrizketa bikoitza izan dugu gaurko saioan, ohiko menuaz gain.
Obligaciones, Sumision City Blues, Victimas Club… hamaika proiektutan murgilduta egon den musikaria da Iñaki Urbizu “Pela” gasteiztarra. Azken 25 urteetan idatzitako abestien letrak bildu ditu “Ni tán rápido ni tán sucio” liburuan, eta hau aurkeztera etorri da gurera gaurkoan. Ez da izan gure gonbidatu bakarra, Kabbalah hirukote iruindarra ere izan dira gurekin haien azkenengo lana den “The Omen” aurkezten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!