Hiru kortxea: OKANTZA
Aaaaaarratsalde on, Halabelarri! Zer moduz uda? Bagenituen irratira bueltatzeko gogoak Gaur gainera agur esan diogu gure Bea maiteari (noizbehinka gurekin ibiliko da, ikusiko duzue) eta hiru izatera pasa gara. Denboraldia hasteko, 3k-ko taldekideok miresten dugun gonbidatu berezi bat izan dugu: @okantza kantza jauna. Beti bezala, Dani eta Rakel berri eta nobedade batzuk kontatu dituzte, Rakelek udan ikusitako kontzertuen top 5a egin du, eta Iñigok Okantza elkarrizketatu du, berak dakien modu bikainean. Malkoak ikusi ditugu @hala.bedi Irratiko estudioetan? Malkoak ikusi ditugu. Eskerrik asko hor egoteagatik entzule!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!