No funk: No Fun(k) | Txakurkeriak [01×04]
Stoogesen ibilbidea jarraituko dugu gaurkoan: fan sutsu gisa edo ezin kaltegabeagoak diruditen mutil korbatadun taldeetan emandako lehen urratsetatik, biluzik eta odolez zipriztinduta edo uniforme nazia jantzita egindako emanaldietaraino. Tartean, Iggy Pop Chicagoraino jarraituko dugu inspirazio bila eta baita topatu ere, bueltan Stogeesak batzean mamitutakoa. Emaitza? Punkaren genealogia atzera-bueltarik gabe baldintzatuko zuten soinuen jaiotza (horren 15 minutuko froga eztabaidaezina entzungo dugu) eta, era beran, bere ondarea utziko zuen autosuntsipenerako grinen eszenaratze axolagabea. Hala, lau hankatan sartuko gara 70eko hamarkadan, taldearen txakurkerien eskutik aro berriaren gordintasunarekin zikintzeko. Bukatzeko, The Velvet Underground berreskuratuko dugu, norabide berria hartuta taldeak 70eko hamarkadari zer-nolako musikarekin heldu zion entzuteko. Horrela esango diogu agur 60ko hamarkada oparoari gure garairik gogokoenean sartzeko, azkenean ere!
Abestien zerrenda:
The Stooges – I Wanna Be Your Dog (Fun House, 1970)
Buzzcocks – Something’s Gone Wrong Again (Singles Going Steady, 1979)
Swell Maps – Blenheim Shots (Jane From Occupied Europe, 1980)
Vulpess – Me gusta ser una zorra (1983)
The Stooges – 1970 (Fun House, 1970)
The Stooges – Dirt (Fun House, 1970)
MC5 – Back in the USA (Back in the USA, 1970)
The Velvet Underground – Rock & Roll (Loaded, 1970)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!