No funk: No Fun(k) | Rock ‘n’ Rolla hil da [01×10]
“Azkar bizi, gazte hil eta hilotz polita utzi”, horixe egin zuen Punkak, 1978-1979 tartean dagoeneko talde adierazgarri gehienek euren ibilbide motza eten baitzuten. Hala ere, ez dago hura erabateko heriotza izan zenik esaterik, Punkaren eraginpean osatutako joera berriak lekukoa hartu eta Behe Manhattango agertokia beste behin ere biziberritzeko prest agertu zirelako. Rock ‘n’ Rollari dagokionean, ordea, ezin dugu berdina esan, gaur hizpide izango dugun eta Punkaren oinordekoetako bat izan zen No Wave-ak erail baitzuen, baita ondo erail ere. Dena den, ohiko hamabi konpasen arrastorik gabeko soinuak hamarkada hasieratik entzun ziren, saioaren lehen ataleko protagonista izango diren Suicidenak, kasu. Hala, behin aurrekariak ezagututa, No Waveko bi talde goiztiar entzungo ditugu, Punkaren eztandaren garaian jaioak bi-biak, zein bere Rockaren erauzte-lan bereizgarriarekin: Mars eta Teenage Jesus & The Jerks Punkaren. Bukatzeko, azken taldeko kide izandako Lydia Lunchen bakarkako lanaren eskutik sartuko gara 80ko hamarkadan. Rockaren heriotzaren lekuko izateko prest?
Abestien zerrenda:
Ramones – Do You Remember Rock ‘n’ Roll Radio (End Of The Century, 1980)
Suicide – Ghost Rider (Suicide, 1977)
Suicide – Frankie Teardrop (Suicide, 1977)
Mars – Helen Fordsdale (No New York, 1978)
Mars – Hairwaves (No New York, 1978)
Teenage Jesus & The Jerks – The Closet (Pre Teenage Jesus and The Jerks, 1979)
Teenage Jesus & The Jerks – I Woke Up Dreaming (No New York, 1978)
Lydia Lunch – Atomic Bongos (Queen Of Siam, 1980)
Lydia Lunch – Spooky (Queen Of Siam, 1980)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!