No funk: No Funk | Poetak eta idolatrak [01×06]
ADI! Orain arte irratsaio honetan egindako saioen artean dotoreena da hau. Arrazoia? Gaur estudioan nirekin dudan laguna eta bere etorriaren ekarpena. Patti Smith izango dugu ardatz, zeinaren poesiak eta idolatriak, idolatriak eta poesiak, denboran eta espazioan hara eta hona eramango gaituen. Hala, “Theatre of the Ridiculous” delakoa ezagutu eta Max’s Kansas Cityko giroaren berri izango dugu Jayne Countyrekin zuen harremana dela medio. Pattiren zaletasun lirikoari helduko diogu jarraian, Bertolt Brecht bera abesten entzungo dugu aitzakia honekin (saioko unerik punkena) eta bi olerki: Gloria musa duena batak eta idazle besteak, kolaboratzaileak errezitatzeko duen trebeziaren eskutik azken hau. Bukatzeko, txizaren kiratsa darion kronika bat entzungo dugu, nahiz eta kronika atseginago batekin borobilduko dugun saioa, “perfect day” baterako “perfect program” bat izan dadin.
OHARRA: podcast hau hain da ona, ezen galdu egin den, zenbait hamarkada barru “programa inedito” gisa itzulera arrakastatsua egiteko (bilatzen jarraituko dugu).
Abestien zerrenda:
Iggy Pop & The Stooges – I Need Somebody (Raw Power, 1973)
Patti Smith – My Generation (Live at The Agora, Cleveland, 1975)
Wayne County & The Backstreet Boys – Max’s Kansas City (Max’s Kansas City, 1976)
Bertolt Brecht – Mack The Knife
Patti Smith – Oath (1973)
Patti Smith – Gloria (Horses, 1975)
Patti Smith – Piss Factory (1974)
Patti Smith – Pissing In A River (Radio Ethiopia, 1976)
Patti Smith – Perfect Day (Two More, 2007)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!