No funk: No Fun(k) | 15 minutuko ospeak [01×02]
Denbora-espazio bidaia egingo dugu saio honetan, helmuga: 1967, The Factory (New Yorkeko kaleren batean galdutako biltegi bat). The Velvet Undergrounden hastapenak argitzearekin batera, Andy Warholen mikrokosmosa (taldearena ere baden heinean) hankaz gora jarriko dugu. The Factoryko superstarrak ezagutuko ditugu eta baita taldearen estreinako osaeraren taldekideak ere, euren elkarlanaren emaitza (The Velvet Underground & Nico) entzungai dugun bitartean. Giro hedonista nagusituko zaigu programaren hasieran (sexua, drogak eta Rock ‘n’ Rolla edo orgiak, anfetak eta Proto-Punka, gure kasuan), argia batzuetan, oso iluna besteetan, eta White Light/White Heat lanarekin jarraituko dugu The Factoryko idiosinkrasiak behatzen. Bigarren zatian aldarrikapenak hartuko du saioa: alde batetik, Valerie Solanasen SCUM manifestuari buruz hitz egingo dugu. Bestetik, Stonewalleko istiluak eta S.T.A.R. mugimenduko kideak izango ditugu hizpide, trans mugimenduaren aitzindariak. Tartean, The Velvet Underground berriaren izen bereko albumak eskainitako soinu banda ezin doiagoa.
Abestien zerrenda:
The Velvet Underground – Femme Fatale (The Velvet Underground & Nico, 1967)
The Velvet Underground – All Tomorrow’s Parties (The Velvet Underground & Nico, 1967)
The Velvet Underground – White Light/White Heat (White Light/White Heat, 1968)
The Velvet Underground – Lady Godiva’s Operation (White Light/White Heat, 1968)
Lou Reed & John Cale – I Believe (Songs For Drella, 1990)
The Velvet Underground – Candy Says (The Velvet Underground, 1969)
The Velvet Underground – I’m Set Free (The Velvet Underground, 1969)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!