Hiru kortxea: MusikaZuzenean atariko Koldo Otamendi “Kojo” handiarekin solasaldia
MusikaZuzenen agenda oharrak biltzen dituen webgune bat dugu. Baina hori egiteaz aparte, beste hamaika kontutaz ere arduratzen da Koldo Otamendi. Tartean, urtero-urtero, abendua hurbiltzen denean, Durangoko Azokan Euskal Herriko zenbait talderen (aurte, 40) erreferentzia berrien erakusleio izatea. Horietaz guztiaz arituko gara Kojorekin. Gainera, albisteak eta agenda errepasatu ditugu. Eta zenbait nobedade entzun, tartean, the Longboards, Su ta Gar, Skabidean, Toc, Anonyme Popular, Pasadena Ginger, Janus Lester, Kosmaikosin, Kurkuma eta Assata.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!