Alai bedi: MODA (Armentia 1. batxi)
Armentia Ikastolatik batxilergoko 1. mailako ikasleak etorri dira Hala Bedira, eztabaidarako duten gaitasuna mikrofonoetan erakustera. Entzun beheko podcast-a!
Gaur egun, fisikoarekiko obsesioa oso ohikoa da gazte zein helduen artean. Debate honetan antzeman daitekeen bezala, zenbait iritzi desberdin daude. Alde batetik, fisikoarekiko obsesioa gizarteak inposatutako kanonengatik dela pentsatzen duen “psikologo ospetsua” dago. Horrez gain, modelo baten papera ere egin dugu, heziketa fisikoko irakaslearen papera eta pediatra baten papera antzeztu dugu, iritzi ezberdinak islatu ahal izateko.
Parte hartzaileak: Eider Herreros, Ainhoa Vazquez, Joanes Etxeberria, Nerea Balbás eta Igor Sousa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!