Hiru kortxea: MENDIALDEA MUSIC FESTIVAL
Egun on entzule!! Behin Hala Bedi Rock igarota, Mendialdea Music Fest-eko Diego euki genuen gurean Maeztun ospatu den jaialdiaz hitz egiteko. Taldeko mutilek gidatutako programa hontan, albiste fresko batzuk komentatu eta argentinako egoeraz hitz egin dugu Bersuit taldearen abesti bat entzuteko aitxaki pean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!