Hiru kortxea: Los Galerna arrasatearrek Surfusion aurkeztu digute
Ez da ohikoena Euskal Herrian surf instrumentala jorratzen duten taldeak aurkitzea, baina baditugu batzuk eta aste honetako 3 Kortxean Los Galerna arrasatearrak izan ditugu beraien lan berria aurkezten, Surfusion izenekoa.
Disko berri ugari iritsi dira gure irratiko fonotekara aste honetan eta horiei ere entzunaldia emango diegu, Leihotikan, Joseba B. Lenoir, Iheskide edo Jorge Abadias esaterako.
Guzti honetaz gain, kontzertuen agendaren berri emanaz irratsaio bete betea izan dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!