Erraietatik: “La música es la construcción de un campo en el que ser libre”
Duela 3 urte egin zuten Atlantiko Beltza: músicas de esclavitud, músicas de resistencia kurtsoaren 1. edizioa Iruñean, Katakrak liburu dendan. Paul Gilroy eta bere The Black Atlantic: Modernity and Double Consciousness lana oinarri hartuta, Afrikako, Karibeko, Amerikako eta britaniar uharteen kulturaren eta horien arteko harreman kulturalen inguruan aritu ziren bi asteburuetan zehar. Victor Lenore, Ricardo Hernandez edota Irene Rubio eta Camila Monasterio pasa ziren Iruñeako Kale Nagusiko liburu dendatik.
Atlantiko Beltzaren aurkezpen jaialdiaren kartel misteriotsu batek asaldatuta, telefonoa hartu eta Luis Soldevilari hots egin diogu. Katakrakeko koperatibista eta Iruñea NOLAko militantea da bera eta Atlantiko Beltza kontzeptuaren eta kurtsoaren inguruan mintzatu gara berarekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!