Bertxoko: Jakin nahi duzu zer den bertso-tabern? pufff (hau da, pub…)
Bertxokon, aste honetan, Arabako bertsolaritzak azkenaldian eman duen fruiturik… nola esan… salbajeenaren berri emango dizuegu. Bertso-tabernaz ari gara: irish folk erradikala eta bertsoa uztartzen dituen egitasmo berria. Egin klik gure podcastean, eta betiko atalekin batera, gozatu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!