Erraietatik: Iñaki Landa eta Gindi Auzmendi (‘Orainaldian’): «Gasteizko kultura bizi-bizirik dago, egiten utzi behar zaio»
ERRAIETATIK irratsaioan, Iñaki Landa kazetariarekin eta Gindi Auzmendi dokumentalgilearekin izan gara, irratsaioko kidea den Mikel Buruagarekin elkarlanean martxan jarri duten ‘Orainaldian’ proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko: Gasteizko kultura alternatiboaren storymapa osatu dute, modu batean edo bestean bertako kultura bultzatzen ari diren 70 gune jaso dituena, tartean Hala Bedi irratia eta taberna.
Storymapa abiapuntutzat hartuta, ideia garatzen ari dira, besteak beste, Gasteizko gazte sortzaileen 9 istorio jasoko dituen dokumental batekin edo APP batekin.
Proiektuari buruz aritzeaz gain, Gasteizko kulturaren egoera eta kontrakultura izan ditugu hizpide, baita ‘Orainaldian’ proiektuan jaso duten errealitate kulturala babesteko gakoak ere, etorkizunari begira.
http://halabedi.eus/2017/04/11/erraietatik-vol-xix-iragana-geroa-oraina/
-
Erraietatik: Iñaki Landa eta Gindi Auzmendi ('Orainaldian'): «Gasteizko kultura bizi-bizirik dago, egiten utzi behar zaio»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!