Hiru kortxea: “Historiako zenbait sarraski kontatu nahi genituen diskoan, baina fokoa gizakien istorietan jarrita”
Gasteizko Giante talde berria da, baina, taldekideak, ez. Jefe Chirparen errautsetatik sortua, “This is fine” diskoa kaleratu berri dute Cosmic Tentacles zigulupean. Diskoan, post-hardore doinuak biltzen dituzten 12 pilula eder aurkituko ditugu. Hau eta beste hitz egin genuen taldekide diren Oki eta Asierrekin.
-
Hiru kortxea: "Historiako zenbait sarraski kontatu nahi genituen diskoan, baina fokoa gizakien istorietan jarrita"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!