Euskalduntxarrak: Euskalduntxarrok sareratu gara
Ikasturtea hasi eta 4 hilabetera Euskalduntxarrok sarera ere iritsi gara. Beraz gure burua aurkeztuko dizuegu.
Gasteizko AEK euskaltegietan ikasten ari garen lagun koadrila gara Euskalduntxarrak. Aurreko ikasturtean, Hala Bedi irratian euskara ikasleon abenturen berri emango zuen irratsaio bat egiteko ideiarekin lapikoa berotu zitzaigun eta aurten, lotsa guztiak alde batera utzi eta Euskalduntxarrak irratsaioa jarri dugu martxan. Izan ere, gu zer gara? Euskaldun zaharrak? Ez. Euskaldun berriak? Berri-berriak ere ez. Orduan zer? Bada, euskaldun txarrak eta kitto!
Hemendik aurrera, gure irratsaioa entzun nahi baduzue, astero, podcastera igoko dugu eta hantxe aurkitu ahalko dituzue gure saio guztiak. Post honetan, aurreko astean egin genuen irratsaioa utzi dizuegu entzungai. Bertan, Irati Anda bertsolari eta eskalatzailea (beste hainbat konturen artean) izan genuen gonbidatu. Goza ezazue!
Zuzenean entzun nahi bagaituzue:
Igandero, 21:00etan eta astelehenero, 12:00etan
Hala Bedi 2n, FM-ko 88.8an
Eta gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero:
euskalduntxarrak@gmail.com
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!