Euskalduntxarrak: Euskalduntxarrak 2016/05/18
Para bara bara… abiadura kaka!!! Puru buru buru… ama lurra zaindu!!!
Irratsaio honetan Txirrinka ekimenari buruz hitz egin dugu, eta horretarako Iban eta Janire hurbildu dira hala bedi irratiko estudioetara. Txirrinka AHT eta proilektu txikitzaileen kontra lan egiten duen herri ekimena da eta bere leloa Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu da. Gehiago jakin nahi baduzu, entzun gure irratsaioa eta ondo pasa!
Inka inka inka hemen dator Txirrinka!!!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!