Ogi Beltza: Euskal Herria Bizirik
Proiektu berriztagarrien uholde baten erdian eta hauteskunde kanpainia batean gauden honetan, Euskal Herria Bizirik sareak indarrak batu ditu ingurune naturala zaindu eta landa eremua babesteko. Aldi berean, legebiltzarrean Trantsizio Energetikoaren eta Aldaketa Klimatikoaren legea onartu dute PNV, PSEE eta EH Bilduren babesarekin. Baina, klase borrokarik gabeko ekologia lorezaintza besterik ez al da?
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!