Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XV | Bizitza da handiena
2012. otsailaren 26an Geoge Zimmerman auzo-zaindariak tiro batez Trayvon Martin gazte beltza hil zuen Floridan, Estatu Batuetan. 2013an epaitu zuten Zimmerman gertakari hauengatik. Absoluzioa eskuratu zuen. Injustizia honen aurrean Black Lives Matter mugimendua sortu zen eta Fergusoneko matxinada (2014ean, poliziak Michael Brown gazte beltza hil ostean) eta gero benetako indarra hartu zuen. Bi gertakari hauek beltzen aldeko mugimendu sorta berri bat sortarazi zuten.
Aste honetako irratsaioan beltzen aldeko mugimendu sozial berriak izan ditugu hizpide. Indar polizialaren kontra egiteko jaio ziren baina egun Estatu Batuetako beltzen egoera politikoa, soziala eta ekonomikoa salatzeko helburua dute. Batetik, biztanleria beltzaren bizitza egoera aztertu dugu, pairatzen dituzten zapalkuntzak eta bazterkeria. Beste alde batetik, beltzen aldeko mugimendu berri hauetako bi mugimendu zehatz hartu ditugu ardatz moduan mugimendu berri osoaren izaera eta ekinbidea azaltzeko.
Aste honetan beste urtemuga garrantzitsu bat dugu: martxoaren 3a. 5 langile hil zituen poliziak 76. urteko egun beltz horretan. Data garrantzitsua hau, gure maiatzaren lehena. Omenadli txiki eta xume bezala, gure gurasoek garai horietan (70. hamarkada) entzuten zuten musika izan dugu aztergai. Horrela, latinoamerikako ‘Nueva Canción’ mugimendura gerturatu gara. Honekin batera Euskal Kantagintza Berria gurean lekua izan du ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!