Erraietatik: ERRAIETATIK vol. VIII | Hilotzak garraxika etengabean
Pasa den astean irratsaiorik ez izan eta gero, Erraietatik bueltatu egin da. Eusko Jaurlaritzaren jazarpenari aurre eginez, Erraietatik-eko ume basatiok adierazpen askatasunaren defentsan gure konpromisoa berretsi dugu eta uhinak astintzeari ekin diogu.
‘Pasaiako Badia’ dokumentaleko sortzaileetako bat, Yuri Agirre, izan dugu gurean eta aipatutako pelikularen inguruan hitz egin dugu. 1984. urtean espainar poliziak Jose Maria Izura ‘Pelu’, Pedro Maria Isart ‘Pelitxo’, Rafael Delas ‘Txapas’ eta Dionisio Aizpuru ‘Kurro’ tiroz hil zituen Pasaiako badian eta dokumentalak gertakarien hauek ditu hizpide. Dokumentala ekoizpen-fasean dago eta crowdfunding kanpaina martxan du finantziazioa lortzeko.
· Yuri Agirre: «Gerra zikinaz kontzientziatu gabe dagoen jendearengana heldu nahi dugu» ·
Elkarrizketa probestuz Komando Autonomo Antikapitalisten historia errepasatu dugu. 70. hamarkaden bigarren erdialdean agertu eta Euskal Herriko mugimendu autonomoaren espresioa armatua izan ziren KAA-k.
Azkenik, duela gutxi ume basatien aldra batek Berlinen dadaismoaren aurkitutako arrastroei forma eman eta kontra-artista hauek Berlinen egindako maltzurkeriak azaldu ditugu. Gerrako eta gerraosteko Alemanian, dadaistek kaosaren bitartez konpromezu anti-artistiko eta politikoa uztartu zuten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!