Erraietatik: ERRAIETATIK vol. VI | Erraldoiaren argipean loratutakoak
Fidel Castro hil da. Ume basati bat hil da. Erraietatik-eko kideok erraldoi honi gure omenaldi xumea eskeini nahi izan diogu eta horretarako Iraultza osteko kultura mundua aztertu dugu aste honetako programan. Iraultzak bortizki astindu zuen Kuba eta honekin batera bere kultura ere.
Lehenik, Iraultzaren lehen urteetan ICAIC-en (Instituto Cubano de Arte e Industria Cinematográficos) sorrerari erreparatu diogu. Iraultzaileek laister konturatu ziren zinemaren garrantziarekin eta horregatik boterea eskuratu eta laister batean ICAIC sortu zuten. Hortik aurrera, zinemagintza kubatarra ibilbide oparoa izan zuen.
Azkenik, ‘Nueva Trova Cubana’ musika mugimendua izan dugu hizpide. ‘Nueva Trova’ 60. eta 70. hamarkadetan Latinoamerikako musika mugimendu berritzaile eta konprometituarekin bat egin zuen eta Kubako Iraultzaren eta mundu osoko prozesu iraultzaileen boza bihurtu egin zen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!