Erraietatik: “RIP ez zen bakarrik taldea, baizik eta jarrera, egiteko moduak, lagunak… Ez nuke ia ezer aldatuko”
Pasa den irailaren 21ean, ‘Larga Vida a RIP’ fanzinea + CDa kaleratu zuen El Lokal distribuidorak, Ravaleko kultur elkarteak, Tóxico Records disketxearekin elkarlanean. Hasieran fanzinea egiteko asmoa bazuten ere, azkenean, 376 orrialdeko liburu puxka sortu dute. Honen barruan, Mondrako banda honen ibilbidea berreraiki da, RIPen inguruan ibili diren pertsona ugariren testigantzari esker.
Fanzinea aitzaki hartuta, aukera aprobetxatu nahi izan dugu Txerra Bolinagarekin solasaldi sakona izateko, Erraietatik irratsaioko denboraldi berriaren estreinaldian: 80. eta 90. hamarkadak, influentzia musikalak, Euskal Rock Erradikalaren garaiaren mitifikazioa edo RIP taldearen bilakaera izan ditugu hizpide, bizipen pertsonaletatik abiatuta. Elkarrizketaren bigarren zatian, fanzinea eta diskoaren egileetako batekin ere kontatu dugu, Silencio Tóxico fanzineko Nando Alonsorekin, alegia.
Bi urte baino gehiagoko lanaren ostean, Txerra eta Nandorekin aztertu dugu sortze-prozesu honen bilakaera. Hasieran fanzinea egiteko asmoa bazuten ere, azkenean, 376 orrialdeko liburu puxka sortu dute Tóxico Records eta El Lokal-eko lagunek. Honen barruan, Mondrako banda honen ibilbidea berreraiki da, RIPen inguruan ibili diren pertsona ugariren testigantzari esker. Garaiko argitalpen ezberdinetako rekorteak, elkarrizketak, diskografia osoa, Julen omenaldiz ospatutako kontzertua eta 27 bertsioz osatutako CD bat topatuko dugu lan ikaragarri honetan.
Trailer | ‘Larga Vida a RIP’
-
Erraietatik: "RIP ez zen bakarrik taldea, baizik eta jarrera, egiteko moduak, lagunak... Ez nuke ia ezer aldatuko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!