Hiru kortxea: Blues Morning Singer taldeko Mariori elkarrizketa
Gaurkoan betiko menua izateaz gain, Blues Morning Singer taldeko Mario egon da gurekin beraien estudioko hirugarren lana aurkezten. “Winding Road” izena du Kantauri Estudioetan grabatutako diska eta Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin kaleratu dute oraingoan. Horretaz gain, nobedade anitz pintxatu ditugu, besteak beste, Audience, The Clayton, Eneritz Furyak, Perlata, Lepoka, L7, Kerobia eta Vibora taldeak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!