Bertxoko: Bertxokon, Pontxoren ongietorria eta udako saioen bilduma
Ikasturtea indartsu hasi dugu Bertxokotarrok, nola ez. Alde batetik, Bert-ek aldegin digu (oso modu diskretuan, portzierto. Post-it bat utzi zuen Hala Bedi irratiko komuneko tazan. Hau jartzen zuen bertan: “ni banitxik. Jun danok porkulo hartzea”). Bazen ordua, egia esan.
Hala ere, bere ordez fitxaje berri bat egin dugu: PO-PO-PO-PO-PONTXOOOOOO! Bai, jaun-andreok, Pontxo izango dugu hemendik aurrera astero, bere berezko graziya eta guzti.
Bestela, atal bertsolaristikoari dagokionez (badakigunez hori dela interesatzen zaizuena), denetik apur bat: Udako Aihotz plazako saioen errepasoa, Fracking-aren aurkako bertso saioa Hordago! tabernan, Bertsolaria eta bere ingurumaria (oraingo honetan ELAko Txiki Muñozek deituko dio bertsotarako…). Saioa osorik entzuteko, gure podcast-ean duzue, maiteok.
Bertxoko, the flower of the Lizaso´s sun
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!