Erraietatik: “Atzera begiratu behar dugu ikasteko”
Lou Olanguaren bizitza eta ondareari erreparatu diogu ERRAIETATIKeko aste honetako atalean. Lou Euskal Herriko 80. hamarkadako rock erradakilaren emakumezkoen aurrenetako ahotsa izan zen. Humedecidos, OK Korral edota Las Lagartas taldeekin aritu zen oholtza gainean. Baina ahots soil bat baino askoz gehiago izan zen Lou: eszenatoki gaineko ume basatia zen; probokatzailea, ausarta eta indar berezikoa.
Lou Olanguaren bizitza eta jarrera ardatz hartuta, Usua Garinek, Andrea Lopetegik eta Izotz Barriok 80. hamarkadan emakumeek taula gainean hartzen zuten lekuari buruzko dokumentala ondu dute. «LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian» lanean euskera eta oholtza gaineko jarrerei ere tartea eskeintzen diote, 80. hamarkadako musika mugimenduaren erradiografia zehatza eginez. Izotz Barriorekin mintzatu gara dokumentalaren inguruan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!