Erraietatik: Errekaleor Bizirik: «Kultura eredua eraldatu baino lehen birpentsatu behar dugu»
Amaia eta Ibai etorri dira Hala Bediko estudioetara. Biak Errekaleorreko auzokideak dira eta biak Kultura lantaldearen kideak. Lehenik, ‘What is Revolution’ erakusketaren inguruan (Errekaleorreko Gaztetxean ikusgai egongo da otsaileko lehengo astebururarte) eta ‘FilmErreka’ dinamikaren (igandero pelikula bat ikusgai Errekaleorreko zineman) inguruan hitzegin dugu.
Aukera izan dugu beste gai mamitsu batzuk jorratzeko. Etorkizunerako planak kontatu dizkigute, ikusten dituzten egungo arazoak eta etorkizuneko erronkak. Kultura eredua birpentsatzeko eta aldatzeko beharraren inguruan hitzegin dugu. Aurrera doan proiektua da Errekaleor eta honekin batera kultura eredua eraldatzeko apustua egin dute ume basati hauek.
· ERRAIETATIK vol. XI | ‘Viva la Revolución’ ·
-
Erraietatik: Errekaleor Bizirik: «Kultura eredua eraldatu baino lehen birpentsatu behar dugu»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!