Alai bedi: Alai Bedi Trebiñun (handiak)
Kaixo guztioi!!
Zer uste zenuten? Udara iritsi eta Alai Bedi erabat geldituko zela? Ez ba! Argantzuneko Udaletik abisatu ziguten neska-mutil pila bat egoten direla udaran eta ea irrati tresneria eramangarria hurbilduko genuen bertara. Jakina baietz!!
Eta ez gara damutu, ez horixe. Esatari on pila bat aurkitu ditugu bertan. 6-12 urte bitarteko 36 ume zirenez, lehenengo txikiekin egin genuen saio bat eta, ondoren, bertsolaritza tailerretik atera berri ziren handiekin beste saio bat grabatu genuen. Handien saioa duzue hau (txikiak hemen).
Datorren ostiralean berriro joango gara eta hurrengo astean… beraiek etorriko dira Hala Bediren estudioa barrutik ezagutzera!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!